Madalen Etxegarai, biharko lehen partiduan, Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza

Maddalen Etxegarai.

Pilota partiduak jokatuko dira bihar, egubakoitza, Zubikoa kiroldegiko frontoian. Bankoa Abanka Diario Vasco torneoaren barruko partiduak izango dira, hain zuzen ere, eta Madalen Etxegarai herriko pilotaria lehiatuko da lehen partiduan.

20:30ean hasiko dira partiduak, eta, Etxegarairenaz gain, beste bi jokatuko dira: promes mailakoa bata eta nagusien kategoriakoa bestea. Oñatiarrak Leyre Oskoz nafarra izango du aurkari iluntzeko lehen partiduan. Promesen kategorian, Perez eta Moto pilotariek Naclarasen eta Elolaren aurka jokatuko dute, eta nagusienetan, berriz, Cestauk eta Santestebanek osatutako bikoteak Sarasibar eta Goiburu izango ditu aurrean. Hiru partiduak kiroldegiko pilotalekuan izango dira. Txapelketa hori 35. aldiz jokatuko da aurten. Irailaren 27an hasi zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak