"Gabonetako erakustaldiarekin emango diegu amaiera urteurreneko ospakizunei, baina erakusketa ere egin gura izan dugu. Urte hauetan guztietan kiroldegiko saioez gain beste hainbat gauza ere egin ditugu, eta horixe laburbildu eta erakutsi gura izan dugu argazkien bidez: bandaren kontzertuan egin dugu gimnasia, San Martin egoitzan izan gara, udalekuak egin ditugu, Almudena Cid etorri zen...", dio Lide Osinaga entrenatzaileak.
100 bat gaztetxo gaur egun
Erakusketak harrera ona izan duela gehitu du Osinagak, "oroitzapen asko" ekarri dizkiola askori, eta pozik eta eskertuta dago horregatik.
Azken urteetako kopuruari eutsiz, aurten ere 100 bat gaztetxok egiten dute gimnasia, eta pozik dago Osinaga: "Osasuntsu dago taldea, bai. Gu, gainera, ez gara lehiatzen, eta, hori kontuan hartuta, pozik gaude gimnasiara etortzen den gaztetxo kopururekin".