Donostiako Viniapolis ardandegiak urtero ematen duen saria da Baccus, ardoarekiko hartutako konpromisoa hartzeagatik eta horren zabalkundea mundu osoan egiteagatik. Aurtengo saria Aritz Galdos oñatiarrari eman diote, Murgialdai txakoliñarekin egiten duen lanagatik.
XXVII. aldiz eman dute Baccus saria. Aurretik, Txomin Rekondok –Rekondo jatetxea–, Mariano Rodríguezek -Arzak jatetxea–, Eusebio Arbelaitzek –Zuberoa jatetxea–, Josema Azpeitiak –Zum Edizioak–, Luis Irizarrek –Irizar sukaldaritza eskola–, Marta Zubizarretak –Etxeberri jatetxea– eta Jesus Mari Satrustegik eskuratu dute, beste batzuen artean.