Ganbara abesbatza 2026ko Antonio Jose Abesbatzen Lehiaketa Nazionalean parte hartzeko hautatu dute. Urriaren 24an, zapatua, izango da lehiaketa, 19:30ean, Forum Evolucioneko Rafael Fruhbeck de Burgos auditorioan. Ganbararekin batera, beste hiru abesbatza ariko dira: Coro Joven de Santander (Kantabria), Patnia, Coro de Camara (San Javier, Murtzia) eta Ensamble Vocal de Gijon (Gijon, Asturias).
Abesbatza bakoitzak hiru obra interpretatu beharko ditu. Batetik, nahitaezko obra izango da Antonio Jose Martinez konpositore burgostarraren Aquel galan que alli viene. Lehiaketaren arauek, halaber, Gaztela eta Leongo konpositore edota letragile baten edo lurralde horrekin lotutako gaia duen obra exijitzen dute. Azkenik, aukera libreko hirugarren obra bat. Hala, Ganbarak honako programa hau aurkeztuko du: Antonio Joseren nahitaezko Aquel galan que alli viene, Alejandro Yagüeren Dibujo en el agua eta Z. Randall Strooperen Christi Mutter.
Aitor Biain zuzendariak nabarmendu duenez, Ganbara abesbatzarentzat "hitzordu garrantzitsua" zapatukoa "Oñatiko abesbatza mugimendua estatu mailako lehiaketa batean ordezkatzeko eta azken hilabeteetan egindako lana maila handiko beste abesbatza batzuekin partekatzeko".