Oñatiko arkulariek bete dute basoko 3D arku tiraketako Gipuzkoako podiuma

Oihana Elorza Gorostiza

Txantxiku Arkulariak taldeko kideak, podimuean.

Txantxiku Arkulariak taldeko Ruben Oural, Mikel Guisado eta Jose Mari Varas nagusi, arku biluzian, Gipuzkoako txapelketan.

Gaintzan, Goierrin, jokatu zen, domekan, Gipuzkoako Basoko 3D arku tiraketako Gipuzkoako txapelketa Ordiziako taldeak antolatuta. Arku biluzian, Oñatiko Txantxiku Arkulariak taldeko kideek bete zituzten podiumaren hiru mailak: Ruben Oural, Mikel Guisado eta Jose Mari Varas, ordena horretan, nagusitu ziren.

Atzoko txapelketa Gipuzkoako ligaren amaiera ere izan zen eta ligako txapelduna Txantxiku Arkulariak taldeko Jose Mari Varas izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak