07:00etan zabalduko dute kiroldegia urtarriletik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza

Zubikoa kiroldegia.

Erabiltzaileek egindako eskaera oinarri hartuta hartu du Udalak kiroldegia ordu erdi lehenago zabaltzeko erabakia. Urtarriletik aurrera, 07:00etatik 21:30era egongo da zabalik kiroldegia astelehenetik egubakoitzera.

Kiroldegiak egun duen ordutegia zabaldu egingo dute datorren urtean. Hala, urtarriletik aurrera, 07:00etan, ordu erdi lehenago, zabalduko dute. Sinadura bilketaren ondotik erabiltzaileen partetik jasotako eskaera oinarri, eta egin beharreko azterketa tekniko guztiak eginda, zabalagoa izango da kiroldegiaren ordutegia astelehenetik egubakoitzera. Itxiera oraingo bera izango da, 21:30ean.

Urtebeteko epean Udalak ikusiko du ordutegia zabaltzeak ekarpenik egin dien erabiltzaileei, zerbitzuaren erabilera orekatzea lortu den eta arratsaldeko ordu zehatz batzuetan zenbait espaziotan sor daitezkeen pilaketak saihestu diren, bestelako egokitzapenik egin beharrik balego, egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak