
Auto-ilarak Elorregin.
Arrasateraino heldu dira pilaketak.
07:50ean kamioi batek matxura izan du GI-2630 errepideko 22. kilometroan, Elorregi eta Zubillaga artean. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, garabia etorri bitartean bidea txandaka ematen ari dira, eta auto-pilaketa luzeak eragin ditu. Hala, Arrasaten, saihesbideraino heldu da ilara; Oñatiko noranzkoan. Era berean, Bergarara joateko, Elorregiko autobus geltokia bertan behera utzi dute, behin behinean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.