Beste bi egunetan botako dute 'La bola negra' filma

Oihana Elorza Gorostiza

'La bola negra' filmeko irudi bat.

Jai bezpera zen 'La bola negra' filma bota zutenean eta beste bi egunez ere eskaintzea erabaki du kultura sailak. Hala, egubakoitzean eta zapatuan ikusi ahal izango da zinema-aretoan. Bestalde, umeen zinema denboraldia asteburuan hasiko da eta zine klubarena hurrengo astean. 

Estreinatu zuten asteburu berean ikusi ahal izan zen La bola negra filma Oñatin ere. San Migel jaiak hastear ziren asteburu horretan, ordea, eta zinemara joateko egun aproposenak ez zirela irudituta, beste bi egunetan ere film bera botatzea erabaki du Udalak. Hala, egubakoitzean eta zapatuan Javier Ambrossik y Javier Calvok zuzendutako film hori ikusi ahal izango da zinema-aretoan; bi emanaldi egongo dira egun bakoitzean, 19:30ean eta 22:15ean.

Datorren asteburua luzea dela ikusita, aurrez programatutako film emanaldiari ere eutsiko diote. Horrela, domekatik martitzenera bitartean, Verity, la sombra de un engaño pelikula ikusi ahal izango da, ohiko orduetan. Ikuslearen eguna, martitzena, hilak 13, izango da.

Bestalde, zinema eskaintzak ohiko martxa hartuko du. Asteburu honetan hasiko da umeendako zinema eskaintza –Minions & Monsters zapatuan eta domekan– eta datorren eguenean, hilak 15, hasiko da zine klubaren denboraldi berria –Yo no moriré de amor–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak