Istripuak bi orduz auto-pilaketa handiak eragin ditu Oñatiko sarrera-irteeran. Alde batean ia Epeleraino iritsi dira pilaketak, eta, bestetik, Ulma Polimeroko biribilguneraino.
Beste bi istripu
Bergaran eta Antzuolan istripu bana gertatu dira, Oñatiko istriputik minutu gutxira.
8:45ean, auto bat errepidetik irten da Bergaran, GI-627 errepideko 50. kilometroan. Ertzaintzatik baieztatu dutenez, auto bat errepidetik irten da, baina ez da zauriturik egon. Istripuak auto-pilaketak eragin ditu, baina 10:00etatik aurrera bidea guztiz zabalik dago.
Goizeko hirugarren istripua Antzuolan gertatu da, 09:00etan. A-636 errepideko 16. kilometroan, Deskargan, auto bat errepidetik irten da. Autoa bazterrean dago garabiak jasotzeko zain, eta ez du errepidea oztopatzen.