Zornotzan hasiko dute Aramotz mendikatea zeharkatzeko irteera, eta Mañarian bukatu. 14,5 kilometroko ibilaldia da eta bospasei ordutan egiteko modukoa, mendi sailekoek jakinarazi duten moduan. Gaineratu dute, ez duela zailtasunik.
Parte hartzeko derrigorra da federatuta egotea. Autobusean joateko plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena. Hilaren 15a da horretarako azken eguna: alonamendi.mendi@gmail.com.