Eltzia eta Emakumion Etxia ezagutzera etorri dira Bartzelonatik eta Foru Aldunditik

Oihana Elorza Gorostiza

Onintza Andres, Oñatiko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko teknikaria, eta Bartzelonako
Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat kide (Argazkia: Oñatiko Udala).

Ekintza Komunitarioaren baitako politiketan Oñatiko Udalak azken urteotan egindako bidea eta gauzatutako ekimenak bertatik bertara ikustera etorri ziren. 

Duela egun batzuk, bisitan izan ziren Oñatin Bartzelonako Udaleko arlo Komunitarioko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Ona eta Berrikuntza Politiko-sozialeko hainbat teknikari eta kide. Ekintza. Komunitarioaren barruan, Oñatiko Udalak azken urteetan egindako lana ezagutzera etorri ziren eta hala, Eltzia egitasmoa eta Emakumion Etxia bisitatu eta ezagutu zituzten, Udalak jakinarazi duenez: "Begirada
komunitariotik eraikitako proiektuak dira biak, eta bisitak aukera eman zuen horien inguruan zein orokorrean Oñatiko Udalak Ekintza Komunitarioaren baitan egindako lanketa, ekimenak, hausnarketak eta ikaspenak elkarbanatzeko. Bisita atsegin eta aberasgarria izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak