Maider Arregi hirugarren Saioa Alkaizak irabazi duen Donapaleuko saioan

Mireia Bikuña Madrid

Saioa Alkaiza, Donapaleuko saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Iruñeko bertsolariak 683 puntu batu ditu, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioan kantatu du Maider Arregi Markuleta oñatiarrak, eta 659 punturekin, hirugarren bukatu du.

Donapaleuko Airetik gelan jokatu zen atzo, zapatua, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren lehenengo faseko laugarren saioa. 450 lagunetik gora batu ziren Maider Arregi Markuletaren, Sarai Robles Vitaren, Eneko Lazkoz Martinezen, Oihana Iguaran Barandiaranen, Iñaki Viñaspre Simonen eta Saioa Alkaiza Guallarren bertsoak entzuteko. 

Ariketa puntuagarri guztiak bukatuta, azken hori izan zen puntu gehien batu zuena. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du Alkaizak urriak 24an. Atzoko saioko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

Horrela geratu ziren atzoko  puntuazioak:

  • Saioa Alkaiza Guallar: 683 puntu
  • Oihana Iguaran Barandiaran: 672,5 puntu
  • Maider Arregi Markuleta: 659 puntu
  • Eneko Lazkoz Martinez: 624,5 puntu
  • Iñaki Viñaspre Simon: 613,5 puntu
  • Sarai Robles Vita: 600,5 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak