Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldiko partidua jokatu dute Onnera Group Aloña Mendik eta Urnietak, Zubikoa kiroldegian. Parekatua izan da, ia minutu guztietan. Lehen zatian etxekoek hartu dute bi goleko errenta, eta hobeto kontrolatu dute lehia hasierako minutuetan. Baina, Urnietak lehia berdintzea lortu du, eta aurre hartu du markagailuan. Haiek ere bi goleko errenta hartu dute. Atsedenaldian 11-13 zeuden aurretik.
Eta, desabantaila hori itzuli guran ibili dira oñatiarrak bigarren zati osoan. Behin baino behiagotan egon dira gol bakar batera (17-18), baina, berdintzeko aukerak izan dituztenean, ez dute asmatu. Are gehiago, Urnietako atezainak geldiketa erabakigarri batzuk egin ditu, eta bost goleko aldea zabaldu dute urnietarrek, lehia bukatzeko zazpi minuturen faltan.
Etxeko jokalariek bukaerara arte lehiatu dira, baina, garaipenak ihes egin die. "Oro har, gu baino hobeto jokatu dute. Hobeak izan dira. Martitzenean hasiko gara hurrengo partidua prestatzen", esan dio GOIENAri Ander Alzelaik, amaieran.