Azken hiru aste hauetan, eta jaiak bukatu arte, erosketa txartelak eta txurroak eskuratzeko txartelak banatuko ditu Txanda dendarien elkarteak; sei txurroko eta hamar euroko bonuak. Kanpainara batu diren komertzioetan erosterakoan karrakatu edo arraskatu beharreko txartel bidez lor ditzake sariak bezeroak.
