Txapelketa nagusiko finala Larrea-Larrea eta Markel-Manex bikoteek jokatuko dute, eta B mailakoa, Julen-Iñigo eta Perez-Galdos bikoteek. Era berean, emakumezkoen txapelketako finala jokatuko dute. Lau bikotek dihardute parte hartzen, baina lerro hauek idaztean oraindik ez ziren ezagutzen finalerako sailkatutako bikoteak.
Ligaxka eta kanporaketa
Gizonezkoetan 22 bikotek parte hartu dute aurtengo Herriko Pilota Txapelketan, eta lau emakumezkoetan. Berritasun moduan, mutilen ligaxka bat jokatu dute, denek denen kontra. Ostean, zortzi bikote onenek eta bederatzigarren lekutik hamaseigarrenera sailkatutako zortziek kanporaketak jokatu dituzte, bi finaletako bikoteak zehaztu arte. "B serieko txapelketaren berritasuna gustatu zaie bikoteei. Finalaurrekoak ikustera herritar dezente etorri zen", esan du Oier Fernandezek.