Dagoeneko eskuratu daitezke kontzerturako sarrerak, bost eurotan –Arantzazuko Adiskideak elkarteko bazkideek, debalde–: adiskideak@arantzazu.org helbidera mezua bidalita edo 688 61 38 40 telefonoan.
Kontzertua, bi zatitan
Biharko kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, Gandiagak berak idatzitako hitzekin osatutako abestiak interpretatuko ditu 1966an sortutako taldeak. Bigarren zatian, Gipuzkoa-Donemilia diskoa aurkeztuko dute. Taldearen sorreraren 60. urteurrenaren harira grabatutako lana da hori. Lanak Gipuzkoa hitzaren agerpenaren eta Donemiliagaren euskarazko lehen esaldien mila urteak oroitarazten ditu.
Bost zatitan banatzen da diskoa, eta hamaika abesti ditu. Besteak beste, taldea kide izan zen Ez Dok Amairu mugimenduari eskainitako kantuak ditu.