18:00etan jasotako informazioaren arabera, sutea kontrolpean dute baina bertan jarraitzen dute suhiltzaileek ingurua umeltzen eta kontrol lanetan.
Oñatiko Udaltzaingoak baieztatu duenez, 16:00ak baino lehentxeago jaso dute abisua. "Lekuko batek esan digunez, mutiko batzuek paper bati su eman diote, jolasean, eta, azkenean, sua zabaldu egin da. Geroz eta lursail handiagoa ari da erretzen", azaldu dute. Su-hiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan aritu dira, auzoko pilotalekutik gertu.
18:00etan jasotako informazioaren arabera, sutea kontrolpean dute baina bertan jarraitzen dute suhiltzaileek ingurua umeltzen eta kontrol lanetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.