Margotzea bakarrik falta zaio Pake Lekun egin duten arrapalari

Oihana Elorza Gorostiza

Erreka aldetik egin dute ebakuaziorako arrapala Pake Lekun.

Pake Leku erretiratuen elkartearen eraikineko segurtasuna hobetzeko lanak ari da egiten Udala. Horien artean, ebakuaziorako arrapala egin dute, erreka aldetik. Margotzea bakarrik falta da.

Pake Leku elkartearen instalazioak berritu eta indarrean dauden araudi ezberdinetara egokitzeko prozesua bideratzen ari da Udala. Segurtasuna lehenetsi da eta hori indartzeko lanak ari da orain egiten, faseka. Areto nagusiko eta sotok0 irteerak aldatu eta segurtasun beirak jarri ziren duela hilabete gutxi eta azken aste hauetan ebakuaziorako arrapala egiten ibili dira. Arrapala hori erreka aldetik egin dute, terrazara bitartean; Ugarte eraikuntza enpresak egin ditu lanak. Dagoeneko bukatuta dago obra handiena eta margotzea falta da orain. Udalak 80.000 euroko aurrekontua du Pake Lekuko lanetarako urte honetarako.

Aipatutako lan horiek eginda, elektrizitate eta aireztapen instalazioak egokitzeko lanak izango dira egingo dizuten hurrengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak