Torreviejako 38. Nazioarteko Abesbatza Topaketan hartuko du parte Oñatiko Hots abesbatzak asteburu honetan; egubakoitzetik domekara. Bi egun horietan abesbatzetako musika estilo eta proposamen desberdinak ikusi eta entzun ahal izango dira topaketa horretan eta Hots-ek ere bere lana erakutsiko du han. Zapatuan egingo du emanaldia hango Nazioarteko Auditoriumean; 19:00etan izango den amaiera ekitaldian izango da. Valentziako A Cau d’Orella – Cor de Dones, Oñatiko Hots Abesbatza eta Errumaniako Sound Choir Bucharest abesbatzak elkartuko dira ekitaldi horretan Torreviejako agertokian.
Aitor Biain Bidarte zuzendariak esan du "ilusio handiz" ari direla bidaia prestatzen eta gaineratu du asteburua ez dela kontzertu batera bakarrik mugatuko: "Beste abesbatza eta abeslariekin harremanak sortzeko eta nazioarteko abesbatza-giroa gertutik bizitzeko aukera ere izango da".