2026/09/19 11:00 - 20:00

Jaiak

Oñatiko jaiak - Haur eta gaztatetxoen asteburua

Oñatiko jaiak - Haur eta gaztatetxoen asteburua
Oñati

Oñatiko jaien barruan, gaur:

  • 11:00 Atsolorra. Urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
  • 11:30 Erraldoien konpartsak, Kanpantxotik irtenda. Dantzaldi nagusiak Sancti Spiritus Unibertsitate parean, Etxaluze –Agerrena- etxearen aurrealdean eta Foruen enparantzan izango dira. Parte-hartzaileak: Oñatiko konpartsa, Konpartsa Txikia, Sebastian erraldoia, Atzeko Kaleko konpartsa, Pasaiako erraldoi eta buruhandien kopartsa eta Aretxabaletako konpartsa. Zorotxo konpartsak eta Oñatz dantza taldeak lagunduta. Antolatzailea: Kanpantxo kultur alkartia.
  • 16:00 San Migel eskubaloi txapelketa. Taldeak: Aloña Mendi Onnera Group eta Eibar eskubaloia (senior kategoriako mutilak). Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: Aloña Mendiko eskubaloi saila
  • 16:30 San Migeletako 17. mus txapelketa, Eltzia tabernan. Izen-ematea: 15:45etik 16:15era.
  • 18:00 San Migel eskubaloi txapelketa. Taldeak: Aloña Mendi Ulma eta Berango Urduliz eskubaloia (senior kategoriako neskak). Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: Aloña Mendiko eskubaloi saila
  • 18:00 Haurren danborrada, musika bandak lagunduta. Irteera: Bidaurretako Santa Klara monasterioa.
  • 18:30 Emakumezkoen Master Cup txapelketa. Zubikoa kiroldegian. Antolatzailea: kirol saila

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak