Arrazakeriaren kontrako hitzaldia gaur, txosna guneak abian duen prozesuaren bueltan

Oihana Elorza Gorostiza

Oñatiko txosna gunea.

Arrazakeriaren inguruan hausnartzea eta eraso arrazistak prebenitzeko zein horiei erantzuteko tresnak eraikitzea lantzeko prozesuan dago Oñatiko txosna gunea eta gaur, martitzena, hitzaldia egongo da bide hori erakusteko.

Arrazakeriaren inguruan hausnartzea eta eraso arrazistak prebenitzeko zein horiei erantzuteko tresnak eraikitzea du helburu Oñatiko txosna gunean abian duen prozesuak. Hegoaldetik Enarak Kooperatiba Txikiko kide Tania Cañasekin (San Salvador, 1973) batera ari dira prozesua lantzen eta gaur, martitzena, hitzaldia egingo du Cañasek bide horren berri emateko.

Eta arrazakeria gorrotoa bakarrik ez balitz? du izena egingo den hitzaldi-tailerrak eta helburua da arrazakeriak aurreiritzi indibidualetatik harago nola jarduten duen aztertzeko, hausnarketarako eta ikaskuntza kolektiborako gune bat sortzea. Hitzaldia zinema-aretoan da, 17:30ean. Aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da euskaratik gaztelaniara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak