Asteburu emankorra izan da San Martin auzoan bizitakoa. Egubakoitzean ekin zioten festari Martintxo txerriak ongietorria egin eta gero. Pintxopotearekin eta txorimaloekin hasi zen betetzen auzoko parkea, eta jaiak gaueko kontzertuak arte iraun zuen. Zapatu goizean auzoko gaztetxoenek izan zuten nola gozatu txikitrail lasterketarekin eta entzierrikoarekin. Goizeko ekintzen ostean auzo bazkaria egin zuten, eta 230 auzotar inguru batu ziren. Bazkalosteko ekintzen ostean RockYou taldearen kontzertuak hartu zuen txosnagunea, eta 21:30ean Martintxo txerriak agurtu zituen jaiak.