160 lagun batu ditu Elkar Heziko ikasle ohien jaiak

Goiatz Arana Begiristain

Pintxo pote musikatuarekin hasi dute eguna, eta bazkariarekin jarraitu, Gaztelekuaren kanpoaldean. 160 lagun inguru elkartu direla adierazi dute antolakuntzatik; irakasleak eta gurasoak ere baziren tartean, guztiak, hori bai, Elkar Hezin ikasitakoak.

Lau mahai ilara luzetan eserita, zizka-mizkak, paella eta postrea izan dituzte bazkaritarako. Ikasle ohiek eta irakasle talde batek osatutako batzordeak antolatu du eguna, eta lanean aritu dira gaur bertan ere, jatekoak prestatzen edota zerbitzatzen.

Bost urtetik behin egiten dute jaia, eta aurtengoak bat egin du ikastetxearen 25. urteurrenarekin. Hori dela eta, hain justu ere, urte osoa daramate askotariko ekintzetan murgilduta, eta berezia ari da izaten gaurko eguna bera ere. Sorpresak eta kontzertuak dituzte zain, bazkalosterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak