Txabola batek su hartu du Oñatiko Larraña auzo inguruan

Julen Murua Mesonero

Sutea inguruko zelaian eta piñudi azpiko begetazioan zabaldu da.

Gipuzkoako suhiltzailetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuetako ordezkariek 18:00ak aldera jaso dute sutearen abisua. Iturri horiek adierazten dutenez, txabola batek su hartu du eta sua inguruko zelaian eta piñudi azpiko begetazioan zabaldu da. Suhiltzaileen hiru kamioi eta Mendi Zerbitzuen bi erreten, uraska bat eta bina teknikari eta basozain joan dira sutearen lekura, eta oraindik lanean jarraitzen dute han. Sutearen azaleraren inguruko berririk ez dute oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak