Udako oporretan egindako etenaren ostean, asteburu honetan hasiko da zinemako denboraldi berria. Nagusiendako filmak eskainiko dituzte irailean; haurrendakoak eta zinekluba urrian, herriko jai nagusien ostean, hasiko dira. Prezioak orain artekoak dira: 5,50 euro –euro bat gutxiago astelehenetan eta umeendako filmetan–. Ordutegiari dagokionez, ohiko ordutegian eskainiko dituzte filmak. Salbuespena izango da, baina, hilaren azken asteburuan botako dutena. La bola negra izeneko filmak 155 minutu irauten ditu eta 22:00ean ordez, 22:15:00ean hasiko da gaueko emanaldia. Bestalde, asteburu horretan, ez da ikuslearen egunik egongo. Astelehenean, 28an, hasiko dira jaiak eta ez da film emanaldirik egongo. Estreinaldiko asteburuan emango dute filma Oñatin.
Asteburu honetan La Odisea ikusi ahal izango da eta hurrengoan, El ser querido.