Egubakoitzera arte iraungo du Txandaren Azken Txanpa azokak

Oihana Elorza Gorostiza

Txandaren outleta.

Aurten lehen aldiz, astebetez luzatuko da Txanda dendarien elkartearen udako outlet edo azoka. Udaberri-udako produktuak prezio berezietan eskaintzen ari dira herriko komertzioak zapatutik. 

Txanda elkarteko dendariek, prezio berezietan dituzte euren udaberriko eta udako produktuak, dendetan. Aurten lehenengo aldiz, astebeteko outlet-a edo azoka egin dute; joan den zapatuan hasi ziren eta egubakoitzera arte, hilak 11, iraungo du. Komertzioen atarietan jarri dituzte prezio bereziak dituzten produktuak, baina dagoeneko udazkenekoak ere jasota eta ikusgai dituzte denda barruetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak