Talde-antolaketa horizontalerako gakoak emango dituzte egubakoitzean Emakumion Etxian

Oihana Elorza Gorostiza

Turista talde bat martitzen iluntzean kale Zaharran.

Talde-antolaketa horizontalerako gakoak ezagutzeko hitzaldi irekia egingo dute egubakoitzean, hilak 11, Emakumion Etxian. Zapatuan, etxekideendako egongo da hitzaldi bera.

Eredu jerarkikoaren ordez, erabakiak taldean hartzea eta autonomiari garrantzia ematen dion antolaketa ereduari buruz hitz egingo dute egubakoitzean Emakumion Etxian. Talde-antolaketa horizontalerako gakoak emango dituzte Aise kooperatibako kideek egingo duten hitzaldian.

Hitzaldia 17:30etik 19:30era bitartean izango da etzi, hilak 11, eta irekia da, herritar guztiei dago zuzenduta. Elebitan egingo dute eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Zapatuan, etxekideendako

Hurrengo egunean, zapatuan, etxekideendako bileran landuko dute gai bera; tailerra egingo dute. 10:00etatik 14:00etara izango da eta hor ere egongo da itzulpen zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak