Atzeko kaleko jaietan jasandako "bandalismoa" salatu du Galizia tabernak

Julen Murua Mesonero

Galizia tabernako komunak izan zituen kalteak. Argazkia: Galizia taberna.

Domeka goizaldean izan ziren "bandalismo ekintzak" Galizia tabernan eta dagoeneko jarri dute salaketa Ertzaintzan.

Atzeko Kalean dagoen Galizia tabernak auzoko jaietan bizi izan dituen "bandalismo ekintzak" salatu dituzte ugazabek. GOIENAri adierazi diotenez, ekaina ezkero halako zerbait bizi duten "bigarren aldia da" izan da pasa den asteburukoa. "Lan egitea, lokal duin bat izatea eta bezeroei zerbitzu ona ematea besterik ez dugu nahi. Halako gertakariek eta pertsonek ez dute kalifikatzailerik. Zergatik eta zertarako? Zer dute buruan jai eder batzuk modu horretara zapuztu nahi dutenek?", salatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak