Martitzenean hasiko da San Migel pilota txapelketa

Oihana Elorza Gorostiza

Iñigo Erle joan den urteko txapelketan.

Urriaren 4an jokatuko dira finalak eta bien bitartean izango dira kanporaketak, Zubikoako pilotalekuan. Aurtengo txapelketan lau debagoiendarrek hartuko dute parte; Iñigo Erle oñatiarra da horietako bat.

San Migel pilota txapelketa bihar, martitzena, hasiko da. Hego Euskal Herriko eta Errioxako 32 pilotarik hartuko dute parte –hamaseik gazte mailak eta beste hamaseik nagusien mailan–. Aurten lau debagoiendar izango dira lehian: Iñigo Erle oñatiarra –Adunakoa da bikotea– eta, Aritz Etxabe, Aratz Ormaetxea eta Ander Etxaniz bergararrak.

Finalak urriaren 4an izango dira eta kanporaketak irailaren 8tik aurrera jokatuko dituzte kiroldegiko frontoian astean birritan, martitzenetan eta eguaztenetan. Aste honetan eguaztena, irailak 9, jai da baina zabalik egongo da arratsaldean kiroldegiko pilotalekua partidua jokatzeko eta ikusteko. Kanporaketak Aloña Mendiko pilota saileko kideek epaituko dituzte eta finaletako epaileak, berriz, kanpokoak izango dira.

Irailaren 19an, berriz, emakumezkoen master cup lehiaketako final erdiak jokatu dira Oñatin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak