100. urteurreneko ospakizunetan murgilduta daude Atzeko kaleko jaiak. Antolatutako egitarau oparoaren barruan, hainbat kontzertu aurkitu daitezke, baina, guztien artean Back Street Band taldeak emandakoa da nabarmendu daitekeenetako bat. Urtemuga ospatzeko propio sortutako taldea da BSB, eta sorpresaz betetako kontzertua eman zuten atzo gauean.
Gonbidatu bereziak oholtza gainean
Jaiak ezaugarritzen dituzten txorimaloetaz mozorrotuta, oholtza gainera igo ziren Sukena taldeko Eider Herraez eta Naia Herraez, Añube taldeko Aitor Bedia Hans, Inguma taldeko Alex Markuleta, Ibon Markuleta eta Beñat Leturiaga, Lehen Lerroa taldeko Julen Kortabarria, Josu Zubia bakarlaria eta Sospechosos zein Larru Beltzak taldeetan ibilitako Naiara Urzelai. Bideoan, azken hau Sospechosos taldearen Bide ertzean abestia kantatzen, BSBrekin batera.