Limousin taldeko Urko Nazabal izan da Mikel Deuna sarian azkarrena

Xabier Urtzelai

Irurako txirrindularia nagusitasunez gailendu da Oñatiko Unibertsitateko hiribidean jokatutako Mikel Deuna sariko esprintean. "Urte gogorra izan da, osaba eta aitona joan zaizkigu, eta eurei eskaintzen diet garaipena".

Urko Nazabalek –Limousin Kartoiak– Unibertsitateko hiribideko zuzenean helmuga gurutzatu duenean gora begiratu du, eta besoak altxata norbaiti eskaini dio garaipena, garrasi handi bat botata. Ondoren adierazi du garaipen horrek eskaintza bikoitza izan duela, aitona eta osaba izan dituelako gogoan. Irurako txirrindulari gazteak halaxe bizi izan du Mikel Deuna Sariaren 68. edizioak eman duena: "Hasieratik bizi-bizi hasi dugu lasterketa eta Bergarara egindako joan-etorrian eraso saiakerak etengabeak izan dira. Oñatira itzultzen erasoa jo dugu eta taldekide batekin 15 laguneko ihesaldian sartzea lortu dugu. Ondoren ibilbidea oso gogorra zen, etengabe igoerak eta jaitsierak izan ditugu eta hor indartsuen geunden zortzi lagunek aurrera egin dugu. Udana jaisten, berriz, lau lagunek aurrera egin dugu eta lasterketako azken kilometroetako malda gogorrean –Arregiko gaina– hasieratik hasi dugu topera eta gora bi lagun iritsi gara aurrean. Zorionez, Oñatira jaisten azkarrena izan naiz, lasterketa irabaziz".

Ez da lasterketako protagonista bakarra izan, emakumezkoetan Maite Urteagak eraman du saria, tarteko helmuga Xabat Martinendako izan da, taldeka Besa Geminis taldeko mutilak nabarmendu dira eta Enzo Elizburu izan da oñatiar onena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak