'Oteiza 14 apostolu' dokumentala, astelehenean Oñatin ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain

Oskar Alegria zinemagileak zuzendutako eta Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetzan ekoiztutako Jorge Oteiza artistaren ideien eta lanen hausnarketa egiten duen Oteiza 14 apostolu dokumentala Oñatiko zinema-aretoan ikusteko aukera izango da irailaren 7an, astelehena, 19:00etan; Oskar Alegria zuzendaria emanaldian izango da, eta filma ikusi ondoren harekin berba egiteko aukera izango dute ikusleek.

Artistaren ondare artistikoaren eta intelektualaren hedapena egitea du helburu lanak, haren pentsamendutik gertu daudenen komunitatea bultzatzeko asmoz. Asmo horrekin, kultura eta arte arloko hainbat lagun elkarrizketatu dituzte: Kepa Akixo eskultore aretxabaletarra; Maialen Lujanbio; Bernardo Atxaga; Richard Deacon; Jaione Apalategi; Alicia Otaegui; Ignacio Aguero; Iban Urizar; Josu Iztueta; Sho Hagio; Bertha Bermudez eta Esther Ferrer. 

45 minutu irauten du eta Arantzazun, Txilen, Parisen eta Japonian grabatu dute. Urtarrilean estreinatuta, Euskal Herriko hainbat herritako aretoetan ari dira aurkezten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak