Ezagutzen ez hauen baten aurrian, zela aurkeztuko heuke heure burua?
24 urteko gazte oñatiar bat nauk. Ofizioz, ingeniari mekanikua, eta afiziñoz, aire libreko kirolen oso zalia. Mendixa eta argazkilaritza gustoko dittuat. Egixa esan, mendiko bizikletan baldar xamarra nauk, eta errepidian ibiltzen nauk gehixago. Asteburuetan kuadrillako planetara batzen nauk, ahal doten guztietan.
Argazkilaritza, euskal dantzak, mendixa… zaletasun dezente dakok. Nundik datorkik gauza barrixak probatzeko edo egiteko griña hori?
Egunerokotasunian dittuten zaletasun gehixenak gaztetxotatik datozenak dittuk. Herrixan aukera haundixa xakuagu ekintzetan izena emoteko, eta gerora jarraipena emoten txaugu askok. Kirolari dagokixonez, lanetik urten ostian burua lasaitzeko balio xostak neri. Kirol ezbardiñak konbinatzeko asmotan eta apur bat modiai jarraittuz… hasi nintzuan mendixa, bizikletia eta antzeko kirolak txandakatzen.
Argazkilaritzarekin hasitta, zer billatzen dok argazki bat etaratzerakuan? Zer dok argazki on bat?
Batzuk esaten xuai argazkixak historixa bat kontau bihar dabela, ez jakixat. Neri, mendixan, bereziki, argixa kontuan izatia gustatzen xatak. Paisaia ikusgarrixa izan leikek, baiña argixa politta ez bada, zailla dok begiz ikusten dana argazkixan harrapatzia. Horregatik juaten gaittuk goizian goiz eta iluntzetan mendira, argixa polittena danian.
Mendixa hire egunerokuaren parte dok. Zer emoten dosk mendixak?
Eguneko estresak bota eta lasaitzera joaten nauk mendira. Batzuetan, antxintxika; beste batzuetan, oiñez. Inddarra dagonian asko laguntzen xostak aire librian kirola egitiak. Horrez gain, ingurune naturaletan txiki sentitziaren sentsaziñuak harrapau izan naixok betik.
Zelakua izango zuan hiretzat asteburu perfektua?
Oñatiko auzo-jaixetan asteburu on asko pasatzen xuagu kuadrillan, baiña aukeratu biharko baneu, ebaikutz eguerdittik domeka eguerdira arte kanpora joatia xuat gustoko. Gertuko leku kuttunetara, asko urrindu barik. Kirol apur bat egin, ondo jan, deskantsau eta inddarrak hartzera. Holako asteburu baten ostian, domeka arratsaldian kuadrillarekin trago pare bat hartzen akabatzia gustatzen xatak, asteburuko kontuak kontatzeko.
Ze ikasketa egin dok eta zertan diharduk gaur egun?
Ingeniaritza Mekanikoko gradua eta masterra egin dittuat, eta gaur egun Danobatgroup-eko IDEKO ikerketa zentruan xiharduat lanian, makiña-erremintaren industriari aplikautako ikerketan. Makiñen kontrolarekin eta bibraziño arazuekin lanian ibiltzen nauk egunerokotasunian.
Nun ikusten dok heure burua hemendik 10 urtera?
Gaur egun ondo uztartzen dittuat aisialdia, lagunak, lana eta familixia. 10 urte barru bardin jarraittuko baneu, oso pozik sentiduko nintzukek. Biharbada, gauza batzuei ezetz esaten ikasiko baneu, eguneko ordu batzuk gehixago neretako gordetzen saiatzia gustauko litxakitek.
Oñatin bizi eta gaztia izanik, zer gustatzen xak gehixen herrixan?
Oñatin gazte guztiok ezagutzen xuagu alkar, gauza onak eta txarrak xakok. Oso giro ona xaok herrixan, eta asteburuetan ez juau aspertzeko denporarik izaten.