Izena eman behar da fitness eskaintza probatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko irailaren 1a

Osasuna zaintzeko kirol saioan (Argazkia. pxhere).

Ate irekiak egingo dituzte datorren astean fitness eskaintza probatu gura dutenenendako. Izena eman behar da horretarako aurretik, eta epea zabalik dago.

Zubikoa kiroldegian egongo den fitness eskaintza probatzeko, ate irekiak egingo dituzte datorren astean, irailaren 7an, 8an eta 10ean. Ate irekietako plazak mugatuak izango dira eta horregatik, aurrez eman behar du izena eskaintza ezagutu gura duenak: irailaren 1etik, gaurtik, domekara. 

Ikastaro guztiak egun bateko hastapen saioak dira pilates hastapenak izan ezik. Horiek hiru egunekoak dira eta pilates egin ez dutenendako izango dira.

Izenematea kiroldegiko harreran egin behar da, presentzialki. Astelehenetik ostiralera, 07:30-21:30; zapatuan 9:00-13:30/15:00-19:30 eta domekan 9:00-13:30.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak