100 urte beteko dituzte aurten Atzeko kaleko jaiek. Urteurren potoloa izanda, urte guztian zehar ibili dira kontzertuak, txakolin dastatzeak edo ikuskizunak antolatzen. Asteburu honetan beste makina bat ekitaldi egongo dira, eguenetik domekara bitartean. Hauxe da egitaraua:
Irailak 3, eguena:
- 19:00etan, pintxopotea Beau trikitxarangarekin
Irailak 4, egubakoitza:
- 17:30ean, jaien hasiera emateko etxafuego jaurtiketa. Jarraian, zinta lasterketa. Hori amaitzean, txokolatada Zubialde elkartearen eskutik, Makalena parkean.
- 19:00tik aurrera: Hotz Oñati elkartekoen eskutik, etxean egindako patata tortilla pintxoak eta bokatak salgai
- 19:30ean, txorimalo eta erraldoien kalejira. Ordu berean, Helmuga, presoen aldeko elkarretaratzea
- 19:45etik aurrera –bukatu arte–, Mojitoak Acesma elkartearen eskutik. Baita musikarien afaria ere Nekazarien Elkartearen eskutik.
- 22:00etan, kontzertuak: Zeatikez, BSB, Malko eta Nafarroa 1512
Irailak 5, zapatua:
- 12:00etan, ipuin irakurketa Izar Mendiola eta Lukene Igartuaren eskutik
- 13:00etan, auzokoen omenezko salda Makalena elkartearen eskutik. Ordu berean, bakarrizketak Antton Telleriarekin eta Asier K.-rekin.
- 14:30ean, auzo bazkaria
- 18:30ean, txorimaloen eta erraldoien kalejira
- 20:00etan, Kitaldepare txaranga Atzeko Kalean zehar
- 20:30etik aurrera –amaitu arte–, mojitoak Acesma elkartearen eskutik
- 22:30ean, kontzertuak: Maruxak eta Marte Lasarte –bi kontzertuen artean piroteknia saioa eta suzko zezena egongo dira)
- Kontzertuak amaitzen direnean, DJ Ostadar
Irailak 6, domeka:
- 12:00etan, Oñatiko musika bandaren kalejira. Ondoren, kontzertua Iturritxoko plazatxoan
- 15:30ean, mus txapelketarako izen-ematea
- 16:00etan, mus txapelketaren hasiera
- 17:30ean, txorimaloen eta erraldoian kalejira
- 19:00etan, Gauargi taldearen emanaldia –tartean boletoen zozketa egingo da–
- 21:00etan, jaien amaiera emateko etxafuego jaurtiketa