Aurreko egunetan ere hainbat ekitaldi egin dituzte auzoan. Egubakoitzean, besteak beste, jaien hasierarekin batera, txorimaluak, pintxopotea, beerpong txapelketa eta kontzertuak egin zituzten. Zapatuan, berriz, argazki erakusketa, umeentzako antzerkia, mus txapelketa, txorimaluak eta kontzertuak.
Jai batzordeko auzotarrek adierazi dutenez, "jaiak oso ondo joan dira orokorrean, giro polita izan da. Paella lehiaketaren bigarren edizioan iaz baino jende gehiagok parte hartu du, guztira 7 paella egin dira".
Zapatu gauean, gainera, sute txiki bat piztu zen txosnagune ondoko zelai batean. Suhiltzaileek berehala itzali zuten eta ez zen ezer larririk gertatu, baina kontzertua une batez eten behar izan zuten.