Lizargarate Trikitizale Egunari jarraipen bat ematea izan da elkartearen helburua, baina formatua aldatuta. Hala, kalean trikipoteoa egin ostean, Larrain-Gain elkarte gastronomikora igo dira elkarteko kideak eta zenbait herritar –50 bat inguru guztira–; bazkalostea girotzea Enaitzen eta Erkiziren ardura izan da
Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, lekua aldatu arren, egunaren helburua bera da. "Herriari begira egindako ekintza bat da, trikitia eta giroa herrira zabaltzeko".