Santipillauko bihurgunea zabaltzeko lanak bukatu dituzte

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 6a

Udalak "puntu arriskutsu" moduan zuen identifikatuta gune hura, goitik behera eta behetik gora doazenen arteko ikusmena ez delako ona. Lanak amaituta, "bizikleten eta oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetuko da". Errepidea zabalik dago.

Balizko egoera batean herria ur barik ez gelditzeko hainbat lan egin dituzte Urrutxuko depositutik behera.  Lan horiek aprobetxatuz, Santipillauko kurba leuntzeko lanak ere egin dituzte. "Eskoilera egin ahal izateko, aurrez, Oñargiren tentsio ertaineko poste elektriko bat ere mugitu beharra izan zen. Lanak amaituta, urte guztian zehar baina batez ere uda garaian bertan elkartzen den auto, oinezko eta bizikleten trafikoan segurtasuna nabarmen hobetuko da", adiera dute Udaletik.

Hoditeria berria

Udalak puntu arriskutsu moduan zuen identifikatuta gune hura, goitik behera eta behetik gora doazenen arteko ikusmena ez delako ona. Hori hobetzeko, beraz, bihurgunea zuzendu gura zuen Udalak, eta hoditeria berria jartzeko lanak aprobetxatu ditu lan horiek egiteko. "Itsu-puntu hori txikiagoa izatea da lan horien helburua, bihurgunea aldatzearen helburua. Zabaltzen hasi aurretik, Oñargiko erdi-tentsioko poste bat lekuz aldatu dute", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak