Elite mailako eskubaloi partidua, Aloñaren 50. urteurrenaren baitan

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 5a

BM. Torrelavegak eta Balonmano Atletico Valladolid taldeak nor baino nor gehiago ariko dira, abuztuaren 7an, Zubikoa kiroldegian, 18:00etan. Sarrerak bost eurotan eros daitezke Aloña Mendi tabernan.

Aloña Mendiren eskubaloi sailaren ospakizunek ez dute etenik, ezta abuztuan ere. Eskubaloi egokituko Euskal Koparen, Corpus txapelketaren eta beteranoen partiduen ostean, estatu mailako eskubaloi ligako bi talderen arteko lagunartekoa jokatuko da oraingoan. Aurrez aurre egongo dira BM. Torrelavega eta Balonmano Atletico Valladolid. Irailaren 12-13ko asteburuan hasiko da Liga Nexus Energia Asobal liga txapelketa, eta hori prestatzeko bidean,  geldialdia egingo dute Oñatin. 

Iazko denboraldian parez pare ibili ziren bi taldeak. Kantabriarrek  bosgarren lekuan bukatu zuten txapelketa eta Gaztela-Leongo taldeak seigarren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak