Gipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua mobilizatu da Madril, Avila eta Toledoko baso-suteak itzaltzeko lanetan laguntzeko, Euskadiko larrialdi zerbitzuek koordinatutako laguntza dispositiboko partaide gisa. Horren baitan joan dira Zubillaga suhiltzaile-etxetik hainbat kide, Donostiako suhiltzaile-zerbitzuekin batera. Foru brigada hamaika kidek osatzen dute, bi dotaziotan antolatuta; sarjentu batek, bi kabok eta zortzi suhiltzailek osatu dute taldea hain zuzen ere.


Itzaltze lan horietarako 5.500 litroko edukiera duten bi autobonba (biak baso-autobonbak), 4x4 lur orotako hiru ibilgailu arin eta itzaltze eta salbamendu lanetarako baliabide eta material espezializatua eraman dute.

