Argia kenduko dute bihar eta etzi herriko hainbat puntutan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko abuztuaren 2a

Argia piztuta.

Instalazioetan berrikuntzak egin behar ditu Oñargik, eta horiek egiteko argia kenduko du herriko hainbat puntutan eta zenbait ataritan bihar, astelehena, eta etzi, martitzena.

Oñargik iragarri du bihar, abuztuak 3, eta etzi, abuztuak 4, argia kenduko duela herriko hainbat puntutan berritze eta mantentze lanak egin behar dituztelako hainbat instalaziotan:

  • Abuztuaren 3an –08:00etatik 13:00etara–: Berezao auzoa 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42 eta Berezao industrialdeko argiteria; Lezesarri auzoa 10 –futbol zelaia–, 11, 12, 13, 14, 15, 17, 18, 20, 21, 22, 25, 26, 27, 34 eta Murgia auzoa 1, 2 eta 3
  • Abuztuaren 4an –09:00etatik 12:00etara–: Olabarrieta auzoa  44, 46, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 68, 71 –Bidegorriko argiteria–, 73, 74, 75, 76, 78, 79, 80, 90 –ur depositua– eta 93

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak