Herri Egunean taloen taberna kudeatzeko eta janari postuak jartzeko epeak zabalik daude

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 27a

Taloak egiten 2025ean.

Taloen taberna kudeatzeko interesa dutenek uztailaren 30a aurretik egin behar dute horretarako eskaera. Janari postuak jarri gura dituztenek, berriz, irailaren 11ra arteko epea dute.

Urriaren 3an ospatuko da aurtengo Herri Eguna eta egun horretan Oñati Institutuaren aurrean jarri ohi den taloen taberna kudeatzeko deialdia ireki du Udalak. Aurreko urteetan moduan, taberna horren kudeaketa hartzen duen taldearen ardurakoa izango da zerbitzuaren hornidura eta ustiaketa osoa, eta lortutako irabaziak, taldearentzat izango dira. Uztailaren 30a aurretik egin behar dira eskaerak, udal erregistroz edo kultura etxera joanda.

Hori, baina, ez da herriko jai nagusiei begira zabalik dagoen deialdi bakarra. Hain zuzen ere, Herri Egunean bertan janari postuak jarri gura dituztenek ere orain dute izena emateko sasoia: irailaren 11ra bitartean egin behar dute udal webgunean edo Herritarren Arreta Zerbitzuan. Interesa duenaren datu pertsonalak ez ezik, eskaeran, zenbat metroko postua izango den zehaztu beharko da. Postu kopuruaren arabera zozketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak