Bi domina lortu ditu Amets Barriola gazteak Getaria Zarautz itsas zeharkaldian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 21a

Amets Barriola Biain podiumera igota domekako itsas zeharkaldia egin ostean.

400 metroko distantzian, Espainiako gizonezkoetan lehen saria irabazi du Amets Barriola Biain gazteak domekan egin zen Getaria Zarautz itsas zeharkaldian. Euskadiko txapelketan berriz, igeriketa egokituan hori ere, bigarren sailkatu da.

Domekan egin zen aurtengo Getaria Zarautz itsas zeharkaldiko txapelketa eta 400 metroko distantzian, eta igeriketa egokitan, bi domina irabazi ditu Amets Barriola Biain oñatiar gazteak. Batetik, txapelduna izan zen Espainiako gizonezkoen kategorian, eta Euskadiko txapelketan berriz, bigarren sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak