Asteburu jai betean pasatzen dihardute, Madalenak ospatzen. Goizean auzolana egin ostean, elkarrekin bazkaldu dute. Mahaiaren bueltan kontu-kontari ibili dira. Belaunaldi ezberdinetako auzotarrak batu dira: ume, gazte eta heldu. Indarberritu ostean, txikienen puzgarriak izan dituzte, eta gura izan dutenek, musean jokatu dute.
Gauean, musika izango da protagonista, 4D/49, Ken Zazpiren bertsioak, Los Zopilotes Txirriaos taldearen bertsioak eta Baratxuri Beltzak erromeria taldearen eskutik.
Meza, domekan
Madalena jaiak bukatzeko, meza eta luntxa izango dituzte hango ermitan. Aurretik, baina, auzolana egingo dute.