Quincenamusical.eus atarian dago egitarau osoa, eta sarrerak erosteko aukera ere bai.
Arantzazun, urtero
Ohiko agertokietako bat izaten da Arantzazuko santutegia, eta aurten ere hala izango da, abuztuaren 20an. Emanaldi "bitxia eta historikoa" izango da; izan ere, Natxo de Felipek Oskorri taldearekin argitaratu bako kantuak abestuko ditu, Kuarteto Philiperenak lagunduta.
Bergaran eta Aramaion ere bai
Organo doinuak izango dira Bergarako San Pedro elizan abuztuaren 9an entzungai, Marie-Bernadette Dufourcet eta Naji Hakim organo-joleen eskutik; eta biolin, biola eta biolontxelo doinuak, berriz, abuztuaren 29an, Aramaioko kultura etxean.