Arantzazuko Parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. "Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, haien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgilduta", azaldu dute parketxeko kideek.
Orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango dela gaineratu dute. "Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da egun honetako erronka". 11:00tan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean. "Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da".
Parte hartzeko, izena eman beharko da, 943 782 894 edo 699 33 51 83 telefono zenbakietara deituta edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.