Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko, mural margoketa egin dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko uztailaren 12a

Gure Eskuk antolatuta eta Trianako jaien egitarauaren barruan, mural margoketa herrikoia egin dute eguerdian. Trianako txosnagunean elkartu dira, eta auzotik diana egin dute Zorotxo konpartsarekin. Ondoren, murala margotu dute auzolanean.

"Euskararen aurkako oldarraldia, Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzeari ukoa... Bere buruaren jabe den herri libre bat eraiki nahi dugu", adierazita, Gure Eskuk mural margoketa herrikoia egin du eguerdian, Trianan.

Jai giroan, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu nahi izan dute horrela, eta gustura gelditu dira deialdiak izan duen erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak