Eltzian bezala, Lazarragan ere dantzan ikusi gura du jendea Ariak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 13a

Donostiako Aria taldea kontzertu batean (Argazkia: Mikel Beloki).

Eguaztenean, hilaren 15ean, Donostiako Aria musika taldeak joko du Lazarragan, 19:00etan. Joan den azaroan izan ziren Eltzian, eta, han izan zuten esperientzia ona errepikatzeko asmoz, pozik datoz Oñatira.

"Oso oroitzapen onak ditugu. Eltziako kontzertuan jendea ikusi genuen dantzan, eta hori sekulakoa da guretako. Ea oraingoan ere gauza bera gertatzen den", dio Aria taldeko kide Marina Landak.

2023an atera zuten lehen diskoa, Urdin, eta Aurrera begira gero. Orain, beste proiektu bat esku artean dutela daude, eta Oñatiko kontzertua berezia izango dela aurreratu dute, kanta berriak lantzen hasiko direlako gero. "Orain artekoak joko ditugu Oñatin, bai, eta baita berriren bat ere. Zortedunak izango dira oñatiarrak" .

Udako kultur emanaldia

Udako kultur emanaldiak jasotzen dituen Kalean egitarauaren barruan izango da kontzertua. Hilaren 22an, folk musika egiten duen Besaide taldeak joko du, ordu berean, San Lorentzo ermitaren aurrean, eta 29an, Ganso & Cia taldearen Welcome & sorry kale-antzerkia egongo da, San Martinen. Azken emanaldia abuztuaren amaieran izango da, Errementeri plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak