Gaur, zapatua, Trianako jaiek jarraipena izango dute eta umeendako marrazki saioa, auzo bazkaria, mus txapelketa edota ur-pistola jolasak izango dituzte, besteak beste. Txorimalo eta erraldoien kalejira eta Totai-boliviar pintxoak ere izango dira arratsaldean eta gaua musikarekin girotuko dute.
Bihar, domeka, artisau azoka egingo dute eta mural margoketa herrikoia ere egingo dute, besteak beste, Gure Eskuren eskutik, 12:00etan.