Hainbat auzotar elkartu dira aurten ere San Kristobal eguna ospatzeko Olabarrietako ermita inguruan. Horazio Argarate parrokoak eman zuen bedeinkapena eta San Kristobali babesa eskatu zion guztiondako. Autoak bedeinkatu eta luntxa izan zuten ostean. Gero, 30 lagun inguruk afaldu zuten batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.